XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero, handik alde eginda, Sanmartintxiki bere etxera zetorrela, Basajaun bati bururatu zitzaion hark katiusketan gari ale pila zeramala, eta hartu haizkora ttikia eta, Sanmartintxikiri bota zion jotzera, baina ez zion eman; haizkora ttiki hura han inguruko gaztaina ipurdi batetan sartu zen.

Kristauek, beraz, gari alea lortu zuten, baina ez zekiten noiz erein; halako batean, norbaitek Basajaun bati entzun zion algaraz esaten: - Ja, Ja, Jai! Balekite hartuko lukete: Orria irtetzean artoa erein.

Orria erortzean garia erein.

Eta San Lorentzo-tan arbia erein.

Une hartatik zabaldu zen garia herri denetan.